Euroleagueko jardunaldi berri batean, Zalgirisi egingo diote bisita Joan Peñarroyaren gizonek
Zalgirisen aurka garaipen berri bat erdietsi nahi du Cazoo Baskoniak ostiral honetan (19:00). Panathinaikoseko neurketan erakutsitako sentsazio onak berresten ahaleginduko da talde arabarra. Sailkapenerako averagea gehitzeko helburuarekin, lituaniarren aurkako denboraldiko bigarren garaipena eskuratu nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Joanekoan, 93 eta 73-ko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak.
10º Zalgiris (12 garaipen eta 11 porrot): Azken hiru norgehiagokak galdu ondoren, garaipen beharrean iritsiko da partidara lituaniako taldea. Achille Polonara eta Isaiah Taylor fitxatuta, taldea indartu du Zalgirisek. Azken hau baina, zalantza izango da. Aldiz, Tayler Cavanaugh, Keenan Evans eta Dovydis Giedraitis baja izango dira. 11,3 puntu, 3,7 errebote, 2,7 asistentzia eta 13,3-ko balorazioarekin, Edgaras Ulanovas da taldeko jokalaririk nabarmenena.
6º Cazoo Baskonia (13 garaipen eta 10 porrot): Euroleagueko 14. garaipena erdiesteko helburuarekin egingo diote bisita Zalgirisi Joan Peñarroyaren gizonek. Panathinaikosen aurkako partida irabazi ondoren, beste aste betez, playoffetako postuetan mantendu da. Euroleagueko etxeko neurketetan erasorik onena duen taldeak, Buesa Arenan emandako maila mantendu nahi du etxetik kanpo.
27 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 16-tan atera dira garaile gasteiztarrak. Asteko lehen neurketan (Ostirala, 19:00), Zalgirisi egingo diote bisita Joan Peñarroyaren gizonek.