93, 4 punturekin, Euroleagueko erasorik onena du etxean talde arabarrak
Buesa Arena faktorea funtsezkoa izaten ari da denboraldi honetan. Zaleen aurrean garaipenak pilatzen jarraitzen dute Joan Peñarroyaren gizonek, etxeko talderik dominanteena bihurtuz. Etxean jokaturiko txapelketa kontinentaleko neurketetan 93,4 puntu lortuz, saskiratzeen sailkapenean lehen postuan ageri da Cazoo Baskonia.
Etxean ez ezik, kanpoko neurketetan ere talderik saskiratzaileena da. Guztirako batez bestekoa 85,8 puntukoa da Euroleaguen eta 90,4koa Endesa Ligan.
Baskoniako zaleen babesa oso garrantzitsua izaten ari da denboraldi honetan. Etxean jokaturiko 22 partidetatik, 19 irabazi ditu Cazoo Baskoniak. Buesa Arena gotorleku bihurtzen jarraitzeko asmoarekin, denboraldi honetako etxeko neurketetan batzen jarraitu nahi dute gasteiztarrek.