Casademont Zaragozaren aurka bere 100. partida jokatu du Baskoniako jokalari bezala hegaleko serbiarrak
21/22 denboraldian iritsi zenetik, 100 partida jokatu ditu Vanja Marinkovicek Cazoo Baskoniaren elastikoarekin. Gasteizen bigarren denboraldia burutzen ari denean, Joan Peñarroyaren taldeko jokalari garrantzitsuenetako batean bihurtu da.
14 puntu, 2 errebote eta 9-ko balorazioarekin amaitu du bere ehungarren partida serbiarrak. Denboraldi honetan 8,1 puntu, 1,7 errebote, 1,5 asistentzia eta 5,3-ko balorazioa du Endesa Ligan. Euroleaguen aldiz, 8 puntu, 1,3 errebote, 1,1 asistentzia eta 5,4-ko bataz besteko balorazioa du.
Neurketa oso berezia izan da Vanja Marinkovicentzat. Espero dezagun askoz gehiago etortzea.