20 minutu baino gutxiagotan 30 puntu sartu dituen Endesa Ligako lehen jokalaria bilakatu da estatubatuarra
Errekorrak ezartzen jarraitzen du Markus Howardek. Casademont Zaragozaren aurka jokatutako 18:56 minututan 30 puntu saskiratuz, inoiz Endesa Ligan ikusi gabeko datua utzi zuen atzokoan talde arabarreko hegalekoak. Baskoniaren eta txapelketaren historian sartu da Howard. 30 puntu, 3 errebote eta 25-eko balorazioarekin, neurketako jokalaririk nabarmena izan zen.
Endesa Ligako historian, inork ez du hain denbora gutxian 30 puntu sartu. Jaurtiketa libre denak sartuz, 5 hiruko eginez eta bi puntuko lau jaurtiketa saskiratuz, historian geldituko den partida egin zuen Markus Howardek.