Bere taldearekin Badalonan gozatzeko asmoz, Baskonismoa “piztuta” iritsiko da Errege Kopara
Saski Baskoniaren familia osoak Errege Koparako gogoa du. Hilaren 16tik 19ra bitartez, Badalonako kaleetan zehar sentiarazteko leloa SUTAN izango da. Tradizioa mantenduz, talde arabarreko zaleek ez dute hutsik egingo beraientzat hain garrantzitsua den hitzorduan.
Granadan ospatutako azken edizioan huts egin ondoren, Cazoo Baskonia “piztuta” iritsiko da Errege Kopa honetara. Denboraldian zehar, talderik indartsuenetako bat dela erakutsi du eta zerrendaburu gisa aurkeztuko da Badalonan. Lehen erronka Joventut anfitrioiaren aurka izango da ostirala, hilak 17, 21:30-etan. Olimpic-eko pabiloian, bere bertsiorik onena ematen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.
Baskonismo osoak asko itxaroten duen hitzordua ate joka da. Beste behin, jarraitzaileek ez dute hutsik egingo eta txapelketak iraungo duen lau egunetan zaleturik jendetsuenetako eta leialenetako bat bezala sentituko da. 29. Errege Kopa izango da Saski Baskoniarentzat, guztira sei titulu irabaziz.