Joan Peñarroyaren gizonek Casademont Zaragoza menderatu dute Buesa Arenan
Partida hasiera zail baten ondoren, markagailua irauli eta 15. garaipena erdiestea lortu du Cazoo Baskoniak. Urriaren 9-az geroztik, Endesa Ligako etxeko partida guztiak irabazita, Zurbanoko Pabiloian indartsu mantentzen jarraitzen du talde arabarrak. Talde joko ona erakutsiz, hiru jokalarik gainditu dute 20-ko balorazioa. 30 puntu, 3 errebote eta 25-eko balorazioarekin, Markus Howard izan da gasteiztarren jokalaririk nabarmenena.
Zaragozak hobeago ekin dio neurketari eta 4 eta 14-ko partzialarekin, Joan Peñarroyaren hutsartea eragin du. Aulkia mugituz, aldea murrizteko gai izan da etxeko taldea eta lehen laurdena zazpi puntura amaitu du (16-23). Markus Howarden gidaritzapean, markagailuan aurretik jartzea lortu du Cazoo Baskoniak (29-28). Erritmoa mantenduz, abantailarekin iritsi dira atsedenaldira gasteiztarrak (39-32).
Aldageletatik bueltan, aldea handitzea lortu du talde arabarrak. Aragoikoek markagailuan hurbiltzeko ahaleginak egin badituzte ere, Baskoniaren erasoko jokoak ez du etenik izan eta azken laurdenenaren hasieran aldea 15 puntukoa zen (69-54). Talde joko ona erakutsiz, abantaila amaieraraino kudeatzea lortu du Baskoniak (91-79). Gaurkoarekin, txapelketako 15. garaipena erdietsi du.
Aste berriari begiratzen diote Joan Peñarroyaren gizonek. Ostiral honetan (19:00), Kaunasera bidaiatuko dute Zalgirisen aurka jokatzeko. Hau amaitutakoan, Endesa Ligako jardunaldi berri bat izango dute aurretik Unicajari bisita eginez (Igandea, 20:00).