Casademont Zaragozaren aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek
Cazoo Baskoniak Endesa Ligako garaipen berri bat lortu nahi du igande honetan (17:00). Porfirio Fisac-ek zuzentzen duen Casademont Zaragozaren bisita jasoz, txapelketako bigarren itzulia Buesa Arenara iritsiko da. Pasaden ostiralean, Panathinaikosen aurka garaipena erdietsi ondoren, astea modurik hoberenean itxi nahi dute gasteiztarrek. 2022-ko maiatzaren 7-an jokatu zuen azkenekoz aragoiko taldeak Zurbanoko Pabiloian, eta 91 eta 59-ko markagailuarekin garaile atera ziren garaile etxekoak.
4º Cazoo Baskonia (14 garaipen eta 4 porrot): UCAM Murtziaren aurkako norgehiagoka irabazi ondoren, bigarren itzuliko bigarren garaipena erdietsi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Aragoiko taldearen aurka, etxean izandako bolada ona berresteko helburua izango dute arabarrek. Pasaden urriaren 9-az geroztik, ez du etxeko partidarik galdu Endesa Ligan. Max Heideggerren debuta izango da txapelketan.
14º Casademont Zaragoza (5 garaipen eta 13 porrot): Betisen aurkako azken neurketa irabaztetik iritsiko da Buesa Arenera aragoiko taldea. Porfirio Fisac-ek zuzentzen dituen jokalariek denboraldiko seigarren garaipena lortzeko helburua dute. Dino Radoncicen eta Christian Mekowuluen lesioen ondorioz, Ivan Cruz eta Stefan Jovic jokalariak fitxatu dituzte. 6,6 puntu, 5 errebote, 1,1 asistentzia eta 11,2-ko balorazioarekin, Tryggvi Hlinason da taldeko jokalaririk nabarmenena.
28 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 19-tan atera dira garaile arabarrak. Bigarren itzuliko bigarren garaipena lortzea eta astea modurik hoberenean amaitzea izango dute helburu Joan Peñarroyaren gizonek.