Zaleen babesarekin, Euroleagueko garaipen berri bat erdietsi nahi dute arabarrek Panathinaikosen aurka
Talde Greziarraren bisitarekin, Buesa Arenara itzuliko dira Joan Peñarroyaren gizonak ostiral honetan (20:30). Zaleen babesean, etxean handitzen jarraitu nahi du Cazoo Baskoniak. 2021-eko urriaren 12an bisitatu zuen azkenekoz Zurbanoko Pabiloia Panathinaikosek, 81 eta 79-ko markagailuaz eroriz.
6º Cazoo Baskonia (12 garaipen eta 10 porrot): Euroleagueko asteko bigarren neurketan, 13. garaipena lortzea izango dute helburu Joan Peñarroyaren gizonek. Lehen jardunalditik irten ez den playoffetako postuetan mantendu nahi da talde arabarra. Anadolu Efesen aurka garaipen handia lortu ondoren, Buesa faktorea garrantzitsua izango da taldeari babesa emateko. Buesa Arenako zaleen aurrean debuta egingo du Max Heideggerrek.
15º Panathinaikos (8 garaipen eta 14 porrot): Real Madrilen aurkako partida galdu ostean iritsiko dira neurketara Dejan Radonjicen gizonak. Mateusz Ponitka, Eleftherios Mantzoukas eta Eleftherios Bochoridis baja izango dira. Aste honetan, Matt Thomas hegaleko amerikarraren fitxaketa iragarri dute.
31 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik 15-etan atera da garaile Baskonia. Ostiral honetan, 16. garaipena lortu nahi dute arabarrek. Astea Casademont Zaragozaren bisitarekin itxiko dute Joan Peñarroyaren gizonek (Igandea, 17:00).