Cazoo Baskoniak Armani Milani bisita eginez ekingo dio Europako txapelketako hogeita bigarren jardunaldiari
Jardunaldi hirukoitzeko asteari ekiteko, Joan Peñarroyaren gizonak italiako lurretara joango dira Armani Milanen aurka lehiatzeko. Neurketa Mediolanum Forumean jokatuko da astearte honetan (19:00). Joan den ostiralean Anadolu Efesen aurka garaipena erdietsi ondoren, sailkapenean gora egiten jarraitzeko aukera dute arabarrek.
18º Emporio Armani Milan (6 garaipen eta 15 porrot): Denboraldi zaila Ettore Messinak zuzentzen duen taldearentzat. Sei garaipen lortuta, sailkapeneko azkeneko postuan ageri da. Joan den abenduan Buesa Arenara egindako bisitan 78 eta 62-ko markagailuarekin galdu zuten. 11, 4 puntu, 3,6 errebote eta 12,4-ko balorazioarekin, Brandon Davies da taldeko jokalaririk nabarmenena.
6º Cazoo Baskonia (12 garaipen eta 9 porrot): Joan den ostiralean Anadolu Efesen aurka lortutako garaipenaren ondoren iritsiko dira neurketara Joan Peñarroyaren gizonak. Lehen jardunaldiaz geroztik irten ez diren playoffetako postuetan mantentzeko helburua dute arabarrek. 10,9 puntu, 5,8 asistentzia eta 13,8-ko balorazioarekin, Darius Thompson da taldeko jokalaririk nabarmenena.
22 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta garaipenen balantza 11-na berdindurik ageri da. Euroleaguen garaipenak eskuratzen jarraitzeko neurketa garrantzitsua Joan Peñarroyaren gizonentzat.