UCAM Murtziaren aurka bere Endesa Ligako puntu eta balorazio errekorra gainditu zituen
Partidako jokalaririk baloratuena bezala amaitu zuen Murtziako neurketa hegaleko Serbiarrak. 25 puntu eta 25-eko balorazioarekin, bere bertsiorik onena erakutsi zuen Marinkovicek.
Ostiralean Anadolu Efes gainditu ondoren, Cazoo Baskoniak aste biribila itxi zuen atzokoan Murtzian (80-87). Horretarako, hegalekoaren lana garrantzitsua izan zen.
Partida amaitzean honako balorazioa egin zuen Vanjak: “Oso ondo hasi dugu partida, indartsu, erritmo biziarekin, defentsa onarekin, eta hortik gure plana jarraitu dugu, talde fisiko bezala lan ona eginez”.