Nazionalitate Israeldarra duen joko antolatzaile estatubatuarra, 2023-24 denboraldia amaitu arte iritsi da talde arabarrera
Saski Baskonia eta Max Heidegger (Kalifornia, 1997) akordio batera iritsi dira joko antolatzailea talde arabarrean jokatzeko. 25 urte eta 1,91 metro dituen jokalaria Turkiako Merkezefendi taldetik dator eta 2023-24 denboraldia amaitu arte egongo da Gasteizen.
Nazionalitate Israeldarra duen joko antolatzaile estatubatuarra zuzenean iritsiko da Turkiako liga nagusitik. Bertan, batez beste 19,5 puntu eta 6,3 asistentzia erdietsi ditu. Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatean hezia, bere lau denboraldietan 13,9 puntuko bataz bestekoa lortu zuen. Lan onak Europako ateak zabaldu zizkion eta 2020-2021 denboraldian Tel Aviveko Maccabik fitxatu zuen. Israelgo Max Bnei Herzeliya taldean aritu zen utzita lehen urtean 18,2 puntu eta 6,6 errebote lortuz.
Joan den ikasturtean Alemaniako Bundesligako Ewe Basket Oldenburgen aritu zen 18,3 puntu eta 4,5 asistentzia erdietsiz.
Kaliforniako joko antolatzailea Gasteizen da jada eta arratsaldean pasatuko ditu azterketa medikoak.