Puntu, asistentzia eta hiruko saskiraketetan lider gisa amaitu dute lehen itzulia Joan Peñarroyaren gizonek
Endesa Ligako lehen itzulia amaitu berri du Cazoo Baskoniak. Puntu, asistentzia, saskiratutako hiruko eta portzentaietan lider izanik, txapelketako talde sasoikoenetako bat bezala iritsi da Endesa Ligako erdialdera. Lehen 17 jardunaldietan 13 garaipen eta 4 porroteko balantzea du eta sailkapeneko laugarren postuan kokaturik ageri da. Honez gain, otsailaren 16, 17, 18 eta 19an Badalonan jokatuko den Errege Koparako serie-buru bezala sailkatu da.
Bigarren talderik baloratuena moduan amaitu dute lehen itzulia Joan Peñarroyaren gizonek. Partidako 90,59 puntu saskiratuz, txapelketako erasorik onena osatzen dute eta bertan Markus Howard nabarmentzen da. 15,9 punturekin, Endesa Ligako laugarren saskiratzailerik nagusiena da joko antolatzaile estatubatuarra.
6,75-eko lerroa gehien menderatzen duen taldea da Cazoo Baskonia. Partidako 12,53 hiruko sartuta, portzentaiarik onena du arlo honetan, %43,03-arekin. Neurketako 3,3 hiruko sartuta, hiruko gehien erdiesten duen jokalaria da Markus Howard. Distantzia gutxira Daulton Hommes ageri da, 2,5 hirukorekin. Txapelketa osoko bigarren portzentaiarik onena du hegal-pibot estatubatuarrak (%55,2).
Distantzia erditik %56,35-eko portzentaia izanda, txapelketako bigarren talderik onena da gasteiztarra. Bi puntuko jaurtiketetan %74,5-eko portzentaiarekin, Endesa Ligako hirugarren jokalaririk onena da Matt Costello.
Cazoo Baskonia nabarmendu den beste atal estatistiko bat asistentziei buruzkoa izan da. 21,8 saskiratze pase emanez, liga osoko talderik eskuzabalena bilakatu da. Norgehiagokako 6,7 asistentziarekin, Darius Thompson da talde arabarreko asistentzia emaile nabarmena. Endesa Liga osoko bigarren joko zuzendari onena bihurtu da estatubatuarra.
3,53 birrintzerekin, bigarren talderik indartsuena da aurkariaren saskira begira Cazoo Baskonia. Neurketako 1,7 birrintzerekin, Steven Enoch da arabarren jokalaririk nabarmenena.
Endesa Ligako talde garrantzitsuenetako bat dela erakutsita, hurrengo Errege Kopako faboritoetako bat izango da Cazoo Baskonia.