Europako txapelketan berriro irabazteko helburuarekin, talde arabarrak FC Bartzelonaren bisita jasoko du Buesa Arenan
Euroleagueko urteko lehen partida hartzeko irekiko ditu ateak Buesa Arenak ostegun honetan (20:30h). Azken neurketetako bolada txarra atzean utzi eta garaipenen bidera itzuli nahi du talde gasteiztarrak. Azken aldiz joaneko partidan neurtu zituzten indarrak eta 96 eta 84ko markagailuarekin, Sarunas Jasikeviciusen mutilak atera ziren garaile.
6º Cazoo Baskonia (11 garaipen eta 8 porrot): Sailkapenaren goiko postuetan mantentzeko garaipenaren bidera itzuli behar dute Joan Peñarroyaren gizonek. Denboraldian zehar, Buesa Arena gotorleku bihurtu dute, jokaturiko 9 partidetatik 8 irabazita. Kataluniarren norgehiagokari begira, Markus Howard eta Pierriá Henry zalantza izaten jarraitzen dute.
4º FC Bartzelona (12 garaipen eta 7 porrot): Anadolu Efes eta Virtus Segafredoren aurkako partidak galtzetik iritsiko dira kataluniarrak lehiara. Denboraldian lehenengoz bisitatuko dute Buesa Arena Sarunas Jasikeviciusen mutilek. Zurbanoko pabiloian jokaturiko azken partida 2021eko abenduaren 30ean izan zen eta gasteiztarrak 94 eta 75 nagusitu ziren. Tomas Satoransky eta Sergi Martinez baja izaten jarraitzen dute.
Guztira 24 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta garaipenen balantza 12na berdindurik ageri da. Erronka handi bati egin beharko dio aurre Cazoo Baskoniak (Osteguna, 20:30h). Astea Santiagon amaituko du Monbus Obradoirori bisita eginez (Igandea, 12:30h).