Bartzelonaren aurka Buesa Arenan eta Obradoiroren aurka Galizian, bi erronka berri izango ditu aurretik Cazoo Baskoniak
Urte hasiera gogorra izan da Joan Peñarroyaren gizonentzat. Guztira sei neurketei egin diete aurre, Europako lau eta Endesa Ligako biri. Bi partidako astea izango dute aurretik gasteiztarrek. Ostegunean (20:30), Bartzelonaren bisita jasoko dute Euroleagueko sentsazio onak berreskuratzeko helburuarekin. Igandean aldiz (12:30), Endesa Ligako jardunaldi berri bati egin beharko diete aurre Monbus Obradoiroren kantxan. Helburua argia da, txapelketako lehen itzulia lidergoan amaitzea.
Euroleagueko urteko lehen partida hartzeko irekiko ditu ateak Buesa Arenak ostegun honetan (20:30). Sarunas Jasikeviciusek zuzentzen duen taldearen aurka lehia gogorra espero da. Kataluniarrek, Baskoniak baino garaipen bat gehiago dute. Euroleaguen 24 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta garaipenen balantzea 12na berdindurik ageri da. Europako txapelketan berriro batzeko asmoarekin, norgehiagoka garrantzitsua izango da Joan Peñarroyaren gizonentzat. Tayra Taylor abeslari gasteiztarrak emanaldia eskainiko du hitzordu berezi honetan.
Asteburuan, Santiagora bidaiatuko du Cazoo Baskoniak. Igandean (12:30) Obradoirori egingo dio bisita. Txapelketako hamalaugarren garaipenaren bila abiatuko dira arabarrak, Endesa Ligako lehen itzulia lidergoan amaitzeko.
Euroleaguen sentsazio onak berreskuratu eta Endesa Ligako lehen itzulia lidergoan amaitzeko helburuarekin, aste garrantzitsua izango dute aurretik Joan Peñarroyaren gizonek.