Lau talde onenen artean amaituko dute lehen itzulia Joan Peñarroyaren gizonek
Joventuten aurkako partida irabazi ostean, Errege Kopako serie-buru izango da Cazoo Baskonia. Endesa Ligako hamahirugarren garaipena erdietsita, lehen itzulia lau talde onenen artean amaitzea bermatu dute arabarrek. Badalonako zita, otsailaren 16tik 19ra bitartez jokatuko da
Obradoiren kantxan jokatuko du lehen itzuliko azken partida Cazoo Baskoniak. Bertan, sailkapenaren lidergoan mantentzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak. Neurketa datorren igandean, urtarrilak 22, jokatuko da (12:30).
Errege Kopako zozketa Badalonako Zorrilla Antzokian egingo da hurrengo astelehenean (Urtarrilak 23, 12:00). Lehen ontzian sartuko da talde arabarra eta bere final laurdenetako aurkaria bosgarren eta zortzigarren postuen artean sailkaturik dagoen taldeetako bat izango da.
Badalonan, bere historiako hogeita bederatzigarren Errege Kopa jokatuko du Cazoo Baskoniak. 2015, 2020 eta 2022ko edizioetan izan ezik, beste guztietan parte hartu du sei titulu irabaziz.