Endesa Ligako jardunaldi berri batean, Joventuten bisita jasoko du Cazoo Baskoniak
Igande honetan (17:00), Carles Duranek zuzentzen duen taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek. Bayernen eta Partizanen neurketak galtzetik iritsiko dira neurketara arabarrak. Bartzelona eta Real Madrilekin batera sailkapeneko lidertzan kokaturik, sentsazio onekin iristen ari da Endesa Ligako lehen itzuliaren amaierara Cazoo Baskonia. Bi taldeak Buesa Arenan jokaturiko azken partida pasaden maiatzaren 14an izan zen eta 81-89ko markagailuarekin, kataluniarrak gailendu ziren.
3º Cazoo Baskonia (12 garaipen eta 3 porrot): Endesa Ligako erreskadako zortzigarren garaipena eskuratu nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek. Municheko Bayernen eta Partizanen aurkako partidak galdu ostean, garaipenarekin itxi nahi dute astea. Markus Howard eta Pierriá Henry zalantza izaten jarraitzen dute.
6º Joventut Badalona (10 garaipen eta 5 porrot): Eurocupeko Bresciaren aurkako partida galdu ostean iritsiko dira partidara kataluniarrak. Hala eta guztiz ere, Coviran Granadari 90-72ko markagailuaz irabaziz eta playofeetako postuetan sendo mantenduta, sasoi onean ageri dira Carles Duranenak. 13,5 puntu, 6,3 errebote, 3,7 asistentzia eta 18,1eko balorazioarekin, Ante Tomic pibota da taldeko jokalaririk nabarmenena. Baskoniako jokalari ohi eta Joventuteko izarretako bat, Pau Ribas, baja izango da neurketa honetarako. Talde katalanak aditzera eman zuen bezala, eskuin hankako aduktore luzearen erdiko herenean haustura miofaxala du joko antolatzaileak.
Bi taldeak 110 aldiz neurtuko dituzte indarrak eta balantzea 63 garaipenekoa da Joventutendako eta 43koa arabarrendako. Garaipenarekin itxi nahi dute astea Joan Peñarroyaren gizonek.