Jokalari estatubatuarra bizkarreko minez dago eta ez da Belgraden izango
Markus Howardek ez du Partizanen aurkako partida jokatuko. Municheko Bayernen neurketa bizkarreko minarekin amaitu zuen eta badaezpada etxean geldituko da.
Talde arabarreko medikuekin lan egingo du jokalari estatubatuarrak eta eboluzioaren arabera ikusiko da Joventuten aurkako partidarako prest dagoen.