Partizan Mozzart Bet-i bisita eginez, asteko Europako bigarren erronkari egin beharko diete aurre Joan Peñarroyaren gizonek
Ostiral honetan (20:30), Partizanen aurka jokatuko du Cazoo Baskoniak. Alba Berlinen eta Municheko Bayernen aurka galduta iritsi da partidara gasteiztarrak. Zeljko Obradovicek zuzentzen duen taldearen aurka jokatutako lehen itzuliko neurketan, Marcus Howarden hiruko batek norgehiagoka luzapenera bidali ondoren, 103 eta 96ko markagailuarekin atera ziren garaile arabarrak.
11º Partizan Mozzart Bet (8 garaipen eta 10 porrot): Maccabiren aurka galdu ostetik iritsiko dira Serbiarrak partidara. Sailkapenaren behealdeko postuetan egon ondoren, azken asteetan lortutako garaipenekin, pixkana-pixkanaka gorantz egiten hasiak dira. 12,9 puntu, 7,8 errebote, 1,3 asistentzia eta 21,3ko balorazioarekin, Mathias Lessort da taldeko jokalaririk nabarmenena. Balsa Koprivica baja izango da.
6º Cazoo Baskonia (11 garaipen eta 7 porrot): Municheko Bayernen aurka galdu ondoren, modu txarrean abiatu du bigarren itzulia talde arabarrak. Urte amaieran izandako garaipen bolada etenda, sailkapenean atzerantz egin dute Joan Peñarroyaren gizonek. Asteko Europako bigarren erronkan, garaipenen aldera itzulzeko helburua dute gasteiztarrek.
Zortzi aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik bostetan lortu du garaipena Baskoniak. Ostiral honetan (20:30), Serbiako lurretan, garaipena lortzeko helburua izango dute gasteiztarrek. Astea Buesa Arenan itxiko dute, Joventuten bisita jasoz (Igandea, 17:00).