Sei garaipeneko bolada luzatu nahian, Euroleagueko azken sailkatuaren etxea bisitatuko du Cazoo Baskoniak.
Erreskadako 12. garaipena eta Errege Koparako txartela lortuz iritsiko dira Berlinera Joan Peñarroyaren gizonak. Sailkapeneko goiko postuetan mantentzen ahaleginduko dira Alba Berlinen aurka. Granadako partidaren ondoren, asteko bigarren erronka izango dute aurretik arabarrek.
18º Alba Berlín (4 garaipen eta 12 porrot): Asvelen aurkako partida irabazi ondoren, azken asteetako bolada txarra etetea lortu zuen Israel Gonzalezek zuzentzen duen taldeak. Sailkapeneko azken sailkatuak badira ere, oso talde arriskutsua izaten da. Euroleaguen esperientzia handia duen Luke Sikma da beraien jokalaririk nabarmenena 13,7ko balorazioarekin. Talde alemaniarrean, Baskoniatik pasatutako Yanni Wetzellek jokatzen du.
1º Cazoo Baskonia (11 garaipen eta 5 porrot): Urtea modu bikainean hasi du talde arabarrak. Errege Koparako txartela eskuratuta iritsiko da Berlinera. Jokalari guztiak bere aginduetara izango ditu Joan Peñarroyak. 15,5 punturekin eta %45,7ko portzentaiarekin hiruko jaurtiketetan, Markus Howard da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Hamar aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta horietatik seitan atera da garaile Baskonia.