Granada mendean hartuta lortu du txartela talde arabarrak
Otsailaren 16tik 18ra bitartean Badalonan jokatuko den Errege Koparako sailkatzen den laugarren taldea bihurtu da Baskonia, Granadari 84 eta 95eko markagailuarekin irabazi ostean. 1995, 1999, 2002, 2004, 2006 eta 2009. urtean garaikurra eskuratu ondoren, talde arabarraren historiako zazpigarren Errege Kopa irabaztea izango dute helburu Joan Peñarroyaren gizonek.
1972/73 denboraldian hartu zuen parte lehenengoz Zurbanoko klubak Errege Kopa batean eta geroztik 62 garaipen, 52 porrot eta 3 berdinketa lortu ditu. 2015, 2019 eta 2022ko edizioetan izan ezik, mende honetako gainontzeko guztietan hartu du parte. Inoiz baino ilusio gehiagorekin iritsiko da Badalonara talde arabarra.
Erreskadako hamabigarren garaipena eskuratuz eta Errege Koparako txartela lortuz, modu bikainean hasi du urte berria Cazoo Baskoniak. Talde arabarraz gain, Real Madril, Bartzelona eta Joventut ere sailkaturik daude, azken hau etxean jokatzen duelako. Txapelketari ekiteko, otsailaren 16rarte itxaron beharko dute Joan Peñarroyaren gizonek.