Distira eta kolorez beteko da Zurbanoko pabiloia Valentziaren aurkako partidan
Buesa Arenako urteko lehen neurketa jokatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek igande honetan (18:30). Glow gaiarekin girotutako ekitaldi batean, Valentziaren bisita jasoko du talde arabarrak. Ikuskizun handiaren berrikuntzan, beste urrats bat gehiago eman nahi du Zurbanoko klubak.
Modurik onena gabonei agur esateko. Giro magikoa sortzeko helburuarekin, argi ultramorez eta elementu zuri, argitsu eta fluoreszentez beteko da Buesa Arena.
Ekitaldi osoan zehar distira egin ahal izateko, makillaje puntuak egongo dira partidara etortzen diren zale guztien eskura. Txikienekin egindako ekintzetan, elementu fluoreszenteak banatuko ditu Akerrek. Partida osoan eragiteko, LED aparrezko makilak emango zaizkie neurketa ikustera bertaratzen diren guztiei.
Zurbanoko pabiloian inoiz ikusi ez den kolorezko ikuskizun bat sortzeko helburuarekin, iluntasunean nabarmenduko diren jantziak jantziko dituzte jokalari eta animazio taldeak.
Festa hau distira eta kolorez handitzeko, etxetik elementu zuriak edo fosforitoak ekartzeko deia egiten dugu. Buesa Arenako urteko lehen neurketan, Valentziaren bisita jasoko dute Joan Peñarroyaren gizonek.