Rio Breogan eta Real Madrilen aurka neurtuko dituzte indarrak Joan Peñarroyaren gizonek
Momentu ezin hobean iritsi da urte amaierara talde arabarra. Azken bederatzi partidak irabazita, Baskoniarrek bi erronka berriri egin beharko diete aurre aste honetan. Asteartean (19:00), Lugora bidaiatuko dute Rio Breoganen aurka jokatzeko Endesa Ligako 13. jardunaldunaldian. Aldiz, ostegunean (19:00) Real Madrilen bisita jasoko dute Euroleague norgehiagoka berri batean. Hilabete porrotik gabe ixtea izango dute helburu Joan Peñarroyaren gizonek.
Asteko lehen aurkaria Rio Breogan izango da. Endesa Ligan lau garaipen erreskadan lortu ondoren, errege kopako lehian murgilduta dagoen talde galiziarra izango dute aurretik arabarrek. Veljko Mrsic-ek zuzentzen duen taldea sailkapeneko hamargarren postuan kokaturik dago 6 garaipen eta porrotekin. Martxoaren 20an jokatu zuten azkenekoz elkarren aurka bi taldeak eta garaipena Baskoniarena izan zen 89-84ko markagailuarekin.
Ostegunean Buesa Arenaren txanda izango da, Baskoniak Real Madrilen bisita jasoko baitu Euroleagueko 16. jardunaldian. Denboraldiko lehen norgehiagokan gertaturiko moduan, Zurbanoko pabiloia leporaino beteko da taldea hauspotzeko asmoarekin. Argia, musika emanaldiak eta beste hainbat sorpresa izango dira gau magiko honetan. Denboraldian bigarrenez itzuliko dira Chus Mateok zuzentzen dituen gizonak Gasteizera. Bien arteko lehen lehian, 88-82ko markagailuarekin atera zen garaile talde arabarra.
Urteko azken astea Cazoo Baskoniarentzat. Hilabetea porrotik gabe amaitzeko, Breoganen eta Real Madrilen erronkak gainditu beharko dituzte arabarrek.