13 asistentziekin, Marcelinho Huertas, Shane Larkin eta Elmer Bennetten markak berdindu ditu joko antolatzaile estatubatuarrak
Joan Peñarroyaren gizonak markan ontzen ari dira eta Virtus Segafredoren partidan Pierriá Henryren txanda izan da. Baskoniako joko antolatzaileak 13 asistentzia banatu zituen talde italiarraren aurka, aurretik Marcelinho Huertas, Shane Larkin eta Elmer Bennettek zituzten zenbakiak berdinduz.
13 asistentzia, 3 puntu eta 4 errebote eta 15ko balorazioarekin amaitu zuen atzoko partida Virginian jaiotako jokalariak. Norgehiagokako bataz beste 6,3 asistentzia banatuta, Euroleagueko bost asistentzia emaile onenen artean kokatu da Henry.
Baskonian eta Fenerbahcen pasatutako urteak kontuan hartuta, 513 asistentzia eman ditu guztira, horietako 396 talde gasteiztarrean. Virtusen partidan emandako 13 asistentziekin, historia egiten jarraitzen du Pierriá Henryk Baskonian.