Europako hitzordu berri bat dute etxean Joan Peñarroyaren gizonek
Azken asteetan erakutsitako bolada ona mantentzen ahaleginduko da Cazoo Baskonia Virtus Segafredo talde italiarraren aurka (Osteguna, 20:30h). Jokaturiko azken zortzi norgehiagokak irabazi ostean, bederatzigarrenaren bila aterako dira Joan Peñarroyaren gizonak. Italiarrentzat, 2007. urteaz geroztik Buesa Arenara egiten duten lehen bisita da. Orduan 98-71ko markagailuarekin gailendu zen etxeko taldea.
6. Cazoo Baskonia (9 garaipen eta 5 porrot): Euroleagueko 15. jardunaldian Virtusen bisita jasoko du Baskoniak. Turkiako astetik bikain atera ondoren, txapelketako hamargarren garaipenaren bila aterako dira arabarrak. Momentu onean iritsiko dira euskaldunak partida honetara. Beste behin, faktore garrantzitsua bilakatuko da Buesa Arena, jokaturik partida guztietatik, bakarra galdu dutelako etxean.
13º Virtus Segafredo (6 garaipen eta 8 porrot): Maccabiren eta Alba Berlinen partidak gailentzetik, iritsiko dira Sergio Scariolok zuzentzen dituen mutilak. Pasaden urtean Eurocupa irabazi ondoren lortu zuten Euroleagueko txartela. 2007-2008. denboralditik lehenengoz jokatzen ari dira Europako txapelketarik nagusiena. Taldea indartzeko helburuarekin, azken udaran sei fitxaketa berri egin ditu talde italiarrak. Bologniako taldean, sei urtetan Baskoniako kamiseta defendatu zuen Tornike Shengelia nabarmentzen da. Jokalari Georgiarraz gain, Milos Teodosic, Marco Belinelli edo Kyle Weems bezalako jokalariek osatzen dute Virtuseko taldea. Azken unerarte zalantza izango dira Daniel Hackett eta Semi Ojeleye.
Virtus Segafredoren aurkako partida begiz jota dute arabarrek. Azken zortzi norgehiagoak irabazi ondoren, bederatzigarrenaren bila aterako dira Joan Peñarroayren gizonak.