Hiru hilabete geroago, Buesa Arena bete egingo da abenduaren 29an
Urteko azken neurketan, Cazoo Baskoniak Real Madrilen bisita jasoko du eta zaleek erantzun egin dute. Denboraldian bigarrenez, partidarako sarrera guztiak saldu dira. Oraindik bederatzi egun gelditzen direnean, ez daude dagoeneko sarrerarik salgai.
Egun berezia izango da Baskonia zaleentzat. Partida bikain batez gozatzeaz gain, norgehiagokaren ondoren Carlos Jeanek emango duen kontzertua ikusteko aukera izango da. Unicajaren aurkako partidan gertaturiko moduan, LED pultserek Buesa Arena osoa argiztatuko dute.
Seigarren betealdia Zurbanoko pabiloian
Historian seigarrenez, Buesa Arena bete egingo da hurrengo abenduaren 29an. Lehen aldia 2012ko apirilaren 9an bizi izan zen, pabiloiaren estreinaldian Real Madrilen bisitarekin. Denboraldi eta aurkari beraren aurka, ACB-ko playoffetan ere bete zen.
2015-16 eta 2018-19 denboraldietan bizi izan ziren hurrengo bi betealdiak. Pandemiaren etenaren ondoren, pasaden irailaren 30an izan zuen Buesak bere bosgarren betealdia eta hiru hilabete geroago biziko du seigarrena.
Joan Peñarroyak gidatzen duen taldearen denboraldi bikainak oihartzuna izaten ari da zaleengan eta pasaden denboraldiaz geroztik, %30ean igo da Buesa Arenaren bataz besteko asistentzia.
Saskibaloirik onenaren jarraipena Buesa Arenan
Talde arabarrak irmo eusten dio Euroleagueko playoffetako eta Errege Kopako postuei. Real Madrilen bizitaz gain, Valentzia, Joventut, Bartzelona edota Anadolu Efes taldeak pasako dira Zurbanoko Pabiloitik.