Euroleaguejo jardunaldi berri batean, Cazoo Baskoniak italiako taldea hartuko du Buesa Arenan
Sergio Scarioloren Virtus Segafredo taldearen aurka jokatuko dute ostegun honetan (20:30) Joan Peñarroyaren gizonek. Maccabi eta Alba Berlinen aurkako partidak irabaztetik iritsiko da talde italiarra. Sailkapenean hainbat postu egin dute gora azken bi garaipenekin, baina oraindik playoffetako postuetatik kanpo ageri dira (13. postuan, 6 garaipen eta 8 porrotekin). Pasaden denboraldian, Eurocupa irabazi ostean lortu zuten Euroleagueko txartela italiarrek. Bi taldeak azkenekoz 2007ko abenduaren 20an jokatu zuten eta gasteiztarrak gailendu ziren 69 eta 85eko markagailuarekin.
Bi etapa desberdinetan Baskoniako entrenatzaile izandako Sergio Scariolok du Boloniako taldearen agintea. Prestatzaile italiarrak esperientzia handia du txapelketa anitzetan, hots, NBA, Euroleague, Endesa Liga edota Legan. Bera kargua Espainiako hautzalaile izatearekin uztartzen du. Selekzioarekin Europako eta Munduko txapelketetan eta Joko Olinpikoetan dominak lortu ditu. Bigarren denboraldia du talde italiarraren eta bere lorpenik garrantzitsuena pasaden urteko Eurocupeko txapelketa da.
Emedeo Tessitori, Amar Alibegovic edo Kevin Hervey bezalako jokalarien irteeraren ondoren, 6 jokalari berri fitxatu ditu talde indartsuagoa egiteko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, zorte txarra nagusitu da jokalari berriekin, eta horietako 4 bakarrik egongo dira Cazoo Baskoniaren aurkako neurketan: Iffe Lundberg, Jordan Mickey, Imael Bako eta Tornike Shengelia. Azken honek sei denboralditan jantzi zuen Baskoniaren elastikoa (2014-2020). Daniel Hackett eta Semi Ojeleye zalantza izango dira azken unera arte.
Esperientzia handiko taldea da Virtus. Jokalari ezagun ugari ditu, besteak beste, Milos Teodosic, Marco Belinelli eta Kyle Weems. 9,1 puntu, 4,6 errebote, 0,7 asistentzia eta 10,1eko balorazioarekin, Jordan Mickey da beraien jokalaririk nabarmenena.
11 aldiz jokatu dute elkarren aurka bi taldeek eta horietatik seitan lortu du garaipena Baskoniak. Norgehiagoka hauen artean 2001. urtean jokaturiko Euroleagueko finala nabarmentzen da. Hau bost partiduetara zen eta Boloniarrak 3 eta 2ko markagailuarekin gailendu ziren. Azken boladan erakutsi duten joko ona islatzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak ostegun honetan (20:30).