Talde zuriaren bisitarako azken sarrerekin egin zaitez
Gabonetako partidarik garrantzitsuena ate joka dugu eta Baskonia zaleak erantzuten ari dira. Real Madrilen aurkako partidarako (19:00h) hamar egun besterik gelditzen ez direnean, oso sarrera gutxi daude salgai (15.000 zalek eman dute baiezkoa norgehiagokarako). Denboraldiko bigarren betealdiaren bidean dago Buesa Arena.
Ikuskizuna bermatuta dago abenduaren 29an. I, II eta III mailak egunak daramatzate dena salduta eta denboraldi osoan zehar gertatu den moduan, Joan Peñarroyaren gizonek, beraien zaleen hauspoa eta bultzada izango dute.
Partidaren ondoren Carlos Jeanek emango duen kontzertuarekin, jardunaldi oso berezia izatea espero da. Denboraldiko lehen norgehiagokan gertaturiko moduan, LED pultserek pabiloi osoa argiztatuko dute.
Real Madrilen aurkako partida urteko esperoenetarikoa da. Anima zaitez eta ez galdu aukera saskibaloi partidarik onenaz gozatzeko!