Jokalari estatubatuarraren lan bikainak fruituak eman ditu
Markus Howard jardunaldiko jokalaririk onena izendatu dute denboraldian lehenengoz. 29 puntu eta 31ko balorazioarekin, Cazoo Baskoniako hegalekoaren lana garrantzitsua izan zen Fuenlabradaren aurkako norgehiagoka irabazteko.
Hasiera zail baten ostean, hirugarren laurdenean iritsi zen arabarren susperraldia. 39 eta 12ko partzialarekin, markagailuan atzetik aurrerakoa egin zuen eta bertan nabarmendu zen Markus Howard.
Minutu magiko horietan, dena ondo atera zitzaion estatubatuarrari. Beraren lidergoarekin, guztira 19 puntu eskuratuz, Baskoniak kontran zuen markagailua irauli eta partida bere aldera bideratu zuen. Egindako lanak fruituak eman dizkio Howardi.
Hegalekoak 29 punturekin amaitu zuen partida, bi puntuko bi saskiratze, sei hiruko eta jaurtiketa libreetatik eginiko zazpi jaurtiketak sartuz. Puntuez gain, 3 asistentzia, errebote 1 eta 7 falta jaso zituen, guztira 31ko balorazioa lortuz. Berarekin kantxan, Baskoniak +26ko aldea lortu zuen.
Zenbaki guzti hauek 24 minututan lortu zituen.