Joan Peñarroyaren gizonek Istanbul konkistatzen jarraitu nahi dute Fenerbahceri irabazita
Cazoo Baskoniak, Euroleagueko talderik gogorrenetariko bati egingo dio bisita Ostiral honetan (18.45h). Joan Peñarroyaren gizonek, Anadolu Efesen aurka lortutako balentria errepikatzea izango dute helburu, aurrean baina, sailkapeneko liderra izango dute. Pasaden martxoaren 23an jokatu zuen Baskoniak azkenezko Fenerbahceren aurka, garaipena lortuz 77 eta 62ko markagailuarekin.
1. Fenerbahce Beko (10 garaipen eta 3 porrot): Cazoo Baskoniak Euroleagueko liderrari egingo dio bisita. Olympiakosen aurka galdu ostean, 6 garaipeneko bolada eten zuten Turkiarrek. Istanbuleko taldea erabat eraberritu da udaran zazpi fitxaketa eginez, besteak beste, Scottie Wilbekin, Nick Calathes, Nigel Hayes-Davis eta Jonathan Motley. Azken hau da taldeko jokalaririk nabarmenena 14,1 puntu, 5,5 errebote eta 16,6ko balorazioarekin. Nemanja Bjelica baja izango da Baskoniaren partidarako.
6. Cazoo Baskonia (8 garaipen eta 5 porrot): Turkiako astea bi garaipenekin itxi nahi dute Joan Peñarroyaren gizonek sailkapenean aurrera egiteko. Egungo txapeldunaren kantxan irabazita, talde arabarra momentu onean iristen da Fenerbahce liderraren aurkako partidara. Pierriá Henryk zalantza izaten jarraitzen du.
33 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta balantzea oso parekatua da. Talde Turkiarrak 17 garaipen lortu ditu eta Baskoniak 16. Joan Peñarroyaren gizonak, Anadolu Efesen aurka emandako sentsazio onak berresten ahaleginduko dira ostiral honetan (18.45h). Norgehiagoka honen ondoren, talde arabarra etxera itzuliko da Endesa Ligako jardunaldi berri bati ekiteko. Baskoniak Fuenlabrada hartuko du Buesa Arenan hurrengo igandean (20.00h).