Anadolu Efesen aurkako neurketaren atarian, baskoniako entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da
Cazoo Baskonia Turkiara joango da gaur arratsaldean, Euroleagueko hurrengo bi erronkei aurre egiteko. Lehen partida Anadolu Efesen aurka izango da asteazken honetan (18:30). Norgehiagoka honen inguruan hitz egiteko, komunikabideen aurrean agertu da Joan Peñarroya.
Entrenatzaile katalana, bere taldearen egoeraren inguruan mintzatu da: “Nire ustez taldea ondo dago, etengabeko hobekuntzak eginez. Uste dut taldea gauzak hobeto egiteko gaitasuna duela eta denboraldi osoan zehar daraman bilakaera mantentzeko gai dela”.
Peñarroyaren esanetan, zorteko dira astero Europako talde onenekin jokatzeko aukera izatearekin. “Azken bi urtetan Euroliga irabazi duen taldearen kantxan jokatuko dugu bihar eta ostiralean txapelketako talderik onenetarikoa izango dugu aurrean. Erronka polita dugu aurretik”.
Asteko lehen aurkariaren inguruan, Peñarroyak honako hau aipatu du: “Kalitate handiko taldea da. Errez jokatzen dute baina oso zailak dira geldiarazten. Euroleague osoko kanpoko jokorik onena dute Micic eta Larkinekin eta Gasteizen ezaguna den Beauboisekin”.
Entrenatzaile katalanak baieztatu du Pierriá Henry zalantza dela biharko norgehiagokarako, AEBra joan baita arrazoi pertsonalengatik.