Joan Peñarroyaren gizonak lehen minututik nagusi izan dira Kanarietako taldearen aurka
Garaipen garrantzitsua Joan Peñarroyaren gizonentzat, lehen minutuetatik kanariarrak baino gehiago izan ziren partidan. Cazoo Baskoniak sentsazio onak berreskuratu behar zituen etxetik kanpo eta halaxe izan zen. Markus Howard izan zen norgehiagokako jokalaririk onena 34 puntu eta 30eko balorazioarekin. Jokalari estatubatuarrak taldeak partida bakar batean saskiratutako hiruko marka errekorra hautsi zuen 9 sartuta.
Joan Peñarroyaren gizonek 0-6ko partzialarekin azkar jarri ziren markagailuan aurretik. Kanarietako taldearen hutsek markagailuko aldea handitzea eragin zuten (5-13) eta Jaka Lakovicek huts artea eskatu behar izan zuen. Kanaria Handiak ez zuen asmatzen eta Markus Howarden hiruko batek lehen laurdena 9-20 utzi zuen. Cazoo Baskoniak markagailuko aldea handitzen jarraitu zuen bigarren zatian. Markus Howardek 6.75eko marratik saskiratzeko gaitasun handiak 29 puntura eraman zuen gasteiztarren aldea atsedenaldira (24-53).
Etxeko taldea aldageletatik beste martxa batekin atera zen eta 9 eta 2ko partziala egin zuen. Baina gasteiztarrek erantzuten jakin zuten eta talde joko bikain bati esker norgehiagokako tarterik handiena lortu zuten (33) azken laurdenerako 3 minuturen faltan. Joan Peñarroyaren gizonek intentsitatea mantendu zuten erasoan, azken 10 minutuetara 46 eta 78 markagailuarekin iritsiz. Cazoo Baskoniaren erritmoak behera egin zuen azken laurdenean, baina defentsako intentsitatea mantentzen jakin zuten, Kanaria Handiko taldea markagailuan hurbiltzea saihestuz. Azkenean Gasteizkoak 68 eta 96 gailendu ziren.
Cazoo Baskoniak sentsazio onekin amaitu du astea, Turkiara joan baino lehen. Bertan, asteazkenean (18.30h) Anadolu EFES izango du aurkari. Bi egun geroago (ostirala, 18.45h) Fenerbahceren aurka jokatuko dute. Gasteiztarrak etxera itzuliko dira astea ixteko (igandean, 20: 00etan), Fuenlabradaren aurka.