Cazoo Baskoniak talde bavariarraren bisita izango du Euroligako jardunaldi berri batean
Joan Peñarroyaren gizonek hitzordu berri bat dute Europako txapelketarekin ostiral honetan (20.30h). Gasteiztarrek FC Bayern Munichen aurka neurtuko dituzte indarrak Buesa Arenan, Euroligako 12. jardunaldian. Milanen aurkako azken partida irabazita, Andrea Trichierik zuzentzen duen taldearen aurka txapelketako zazpigarren garaipena lortzea izango dute helburu. Bayernek pasaden urtarrilaren 21ean bisitatu zuen pabiloia azkenekoz, etxeko taldea 77-84 mendean hartuz.
Taldearen lider nagusia Andrea Trinchieri da. Entrenatzaile italiarrak 20-21 denboralditik darama talde alemaniarraren agintea, aurretik Partizan edo UNICS Kazan bezalako klubetatik igaro ondoren. Europako txapelketan esperientzia handia duen entrenatzailea da, bai Euroligan, bai Eurocupen, azken honetan urteko entrenatzaile onena izendatu zuten 2014.urtean.
Darrun Hilliard, Leon Radosevic edo Diego Flaccadori bezalako jokalarien irteeren ondoren, talde bavariarrak bere lerroak sendotu behar izan ditu. Euroligan esperientziarik ez duten Cassius Winstonek, Isaac Bongak eta Miklas Wimbergek, Niels Giffey, Vladimir Lucic, Othello Hunter edo Nick Weiler-Babb bezalako jokalariekin bat egin dute. Taldeko jokalaririk baloratuena Augustine Rubit da 7,8 puntu, 3,3 errebote, 1,3 asistentzia eta 9,8 balorazioarekin.
Cazoo Baskonia eta FC Bayern hiruko jaurtiketetan gehien nabarmentzen diren taldeen artean kokaturik daude. Gasteiztarrak dira hiruko gehien sartzen dituen taldea, 11,5ekin. Aldiz, alemaniarrak laugarren postuan ageri dira, 10,2 hirukorekin. Trinchieriren gizonak dira lehiaketan lapurreta gehien egiten dituen hirugarren taldea (7,3) eta erasoko errebote gehien jasotzen duen laugarrena (11).
8 aldiz neurtu dituzte indarrak Euskal Herrikoek eta Bavariakoek. Baskoniak horietatik 5 irabazi ditu eta Bayernek 3. Ostiral honetan (20.30h) bi taldeak aurrez aurre izango dira berriro Buesa Arenan, etxekoek zazpigarren garaipena lortzea helburu dutelarik.