Cazoo Baskoniak UCAM Murtzia hartuko du ACBko jardunaldi berri batean
Joan Peñarroyaren gizonek astea ondo itxi nahi dute (igandea, 17: 00etan) Murtziako taldearen aurka garaipena lortuz. Gasteiztarrak Milanen aurkako Euroligako hitzordua irabazi ostean iritsiko dira partidara.
Buesa Arenan erakutsitako maila ona berresten ahaleginduko da talde gasteiztarra. Denboraldian jokaturiko 11 partidetatik 9 irabazi dituzte Joan Peñarroyarenek. Bi taldeak azkenekoz joan den denboraldiko apirilaren 13an lehiatu ziren, eta euskaldunek 93-83 irabazi zuten.
6. Cazoo Baskonia (6 garaipen eta 3 porrot): Talde gasteiztarra Bàsquet Gironaren aurka Ligan jokatutako azken partida irabazi ondoren iritsiko da neurketara, zazpigarren garaipena lortzeko asmotan. Joan Peñarroyaren taldeak lider izaten jarraitzen du Endesa Ligan aldeko puntuetan (89.33), asistentzietan (20.22) eta hiruko jaurtiketetan (12.89).
11. UCAM Murtzia (4 garaipen eta 5 porrot): Bolada txarra Sito Alonsoren gizonentzat, Real Madril eta Monbus Obradoiroren aurka galdu ostean iritsiko da Buesa Arenara. Azken emaitzek, sailkapenaren behe-erdi partera bidali dute. Aste honetan jakitera eman dute Rati Andrinikashvili taldean sartu dela, Jordan Davisen lesioaren ondorioz. Talde Murtziarrean Ilimane Diop eta David Jelinek nabarmendu behar dira. Bi jokalariek aurreko denboraldietan Baskoniaren elastikoa jantzi zuten. Travis Trice da taldeko jokalaririk baloratuena, 13.6 puntu, 3.1 errebote, 2.3 asistentzia eta 14.3ko balorazioarekin.
46 aldiz ikusi dira aurrez aurre euskaldunak eta murtziarrak. Garaipenen balantzea 34koa da Cazoo Baskoniarentzat eta 12koa UCAM Murtziarentzat. ACBko hitzordu berria igande honetan (17: 00etan) izango da Joan Peñarroyaren gizonentzat. Bertan, zaleen aurrean garaipena lortzen ahaleginduko dira astea biribiltzeko.