5+11 Fundazioaren eta zaleekin batera, Aker eta Babazorro izango dira parte hartzaileak
Baskonia-Alavés taldeak, 5+11 Fundazioarekin batera, Korrikan parte hartuko du Gasteizen bi urte ostean Covid19-aren eragina dela eta.
2022-ko edizioa 18. edizioa izango da eta euskararen aldeko lasterketa, Amurrion hasi eta Donostin bukatuko da 11 egun ondoren.
Gasteizera datorrenean, bai Bitci Baskoniak bai Deportivo Alavesek ere parte hartuko dute lasterketan.
- Lehendabizikoa ‘Paraguay 18’-ko puntuan eta 17:40-etan, Aker protagonista izango da Zalgiris Kaunas partidaren aurretik Buesa Arenan.
- Bigarrena, 19:05-ak aldera, Mendizorrotzan Babazorro lekukoa hartuko du. Rosalía de Castro Kalean hasiko da (Mendizorrotzako aparkalekuaren alboan)
Ibilbide zehatza, ekitaldien agenda, jokoak eta interesgarri diren beste xehetasun batzuk Korrika aplikazioan kontsulta daitezke, Android eta Apple mugikorretarako deskargatu daitekeena.