Duela bost urte, Tadas Sedekerskisek Euroligako lehen partida jokatu zuen Real Madrilen aurka.
2016ko urriaren 25ean, 18 urte eskaseko Tadas Sedekerskis gazte batek debuta egin zuen Baskoniako jokalari gisa Europako txapelketarik zorrotzenean. Euroleagueko hirugarren jardunaldian kantxaratu zen lituaniarra. Partida gasteiztarren garaipenarekin bukatu zen (87-91) eta Tadasek 5 puntu sartu eta 2 errebote hartu zituen 12 minututan.
Azken bost urtetan Sedekerskis jokalari bezala heldu da eta Dusko Ivanovicen konfiantzazko gizonetako bat bihurtu da. Joan den udan, Lituaniako kanpoaldeak 2024ra arte berritu zuen Baskoniarekin zuen konpromisoa. Orain arte, Tadasek 142 partida jokatu ditu Gasteizko lehen taldearekin, 91 Endesa ligan eta 51 EuroLeaguen.
Asteazken honetan, Tadas Sedekerskisek bere laugarren denboraldiko seigarren partida jokatuko du Europako saskibaloi txapelketan, Unics Kazan taldearen aurka.