Pibot armeniarrak bi denboraldirako akordioa lortu du.
Steven Enoch Baskoniaren errefortzu berria izango da hurrengo bi denboraldiei begira. Ipar Amerikako pibotak -Norwalk, Conecticut-, 23 urte eta 2.08 metroko garaiera duenak, etapa profesional berri bat hasiko du talde baskonistan, pasa den denboraldian Monbus Obradoiron militatu ondoren. Talde horrekin 36 partida jokatu zituen Endesa ligan, 9.6 puntu, 4.3 errebote eta 10.4 balorazioko kreditu lortuz bere lehen esperientzia profesionalean.
Baskoniako errefortzu berriak, gainera, armeniar nazionalitatea du, eta herrialde horrekin hainbat europar txapelketak lehiatu da maila baxuagoetan. Europara jauzi egin aurretik, Enoch Connecticut Huskies eta Louisville unibertsitateetan trebatu zen, non 2019-20 kanpainan batez beste 9.5 puntu eta 5.6 errebote lortu zituen 20 minututan.
Bere gaitasun fisikoagatik nabarmentzen den eta denboraldi berriari begira Baskoniako barne jokoa ixteko proiekzio handia duen zenter gazte bat da. Enoch datozen egunetan iritsiko da Gasteizera azterketa medikoa egitera Dusko Ivanovicen aginduetara jarri aurretik.