Joko antolatzaile uruguaitarrak, Alemaniako ligako txapeldun izendatu berriak, Baskoniako joko zuzendaritza indartuko du 2021-22 denboraldian.
Jayson Granger berriz, baskonista izango da hurrengo denboraldian. Saski Baskoniak eta joko-antolatzaile uruguaitarrak akordioa lortu dute hurrengo bi denboraldietarako talde gasteiztarraren joko zuzendaritzara itzultzeko.
Alemaniako ligako finaleko MVP (29 puntu) Alba de Berlin taldearekin, Montevideokoa, hiru denboraldiz bere etxea izan zena eta 2020an Valentziako burbuilan ACB ligako txapeldun izendatu zuen taldera itzuliko da.
Aito Garcia Renesesen agindupean egindako kanpaina baten ondoren (8.1 puntu, 4.9 asistentzia eta 2.7 errebote Euroleague-n eta 8.6 puntu, 5.2 asistentzia eta 2.6 errebote Alemaniako BBL-n), Jayson Granger Dusko Ivanovicen gidaritzapean arituko da berriro, eta aldagelak Baskonia berriaren beste aurpegi berri batekin partekatuko ditu: Simone Fontecchio.
Euroleagueko 200 partida atzean dituela, eta Endesa ligan 300 baino gehiago jokatu ondoren, Granger Gasteizera itzuliko da base postuari esperientzia, epeltasuna eta potentzia fisikoa ekartzerako, Wade Baldwinen jokoarekin batera.