Eskolta serbiarra TD Systems Baskoniaren bigarren fitxaketa da 2021-22 denboraldiari begira.
Vanja Marinkovicek eta Saski Baskoniak akordioa lortu dute hurrengo hiru denboraldietarako. Belgradon 1997an jaiotako eskolta serbiarra datorren denboraldian Endesa ligan eta Euroleaguen Dusko Ivanovicen kapitainpean lehiatuko den proiektu baskonistaren bigarren aurpegia da.
Marinkovic Valentzia Basketetik dator, azken bi denboraldietan bi txapelketetan arituta. Bere azken denboraldian, batez beste 8.4 puntu lortu ditu ACBn, hiruko jaurtiketetan asmatutako % 46,9arekin. TD Systems Baskoniako jokalari berria Partizan Belgradeko beheko mailetan hezi zen, 2013-14 denboraldian lehen taldean debuta egin zuen arte.
Balkaniar eskolta talentuduna, Serbiako selekzioko beheko mailetako zerrendetan ohikoa da eta lehenengo mailan ere arita da. 2019ko Draftaren 60. postuan aukeratu zuen Sacramento Kingsekin bere etapa Valentzia Basketetekin hasi aurretik.
Saski Baskoniak erasoko talentua sartu du kanpoko lerroan, Vanja Marinkovic taldera heldu baita hurrengo hiru denboraldietarako.