Base estatubatuarrak kolore baskonistak defendatuko ditu datorren denboraldian Ivanovicen aginduetara.
Pierriá Henryk Baskoniako elastikoa defendatzen jarraituko du datorren denboraldian. Valentzian lortutako liga tituluan ezinbestekoa izan eta gero, jokalari estatubatuarrak Gasteizen jarraituko du hurrengo denboraldian.
Kontinenteko txapelketa gorenean debuta egin duen urte honetan, Endesa Ligaren (25) eta EuroLeaguaren (25) artean base estatubatuarrak 50 neurketa jokatu ditu KIROLBET Baskoniaren elastikoarekin. Txapelketaren errebelazio handienetako bat bezala nabarmendu da Henry, Valentzian lortutako acb tituluarekin denboraldiari izugarrizko amaiera emanez.
Henryk bataz beste 7.9 puntu, 3.6 errebote, 3.4 asistentzia eta 10.4ko balorazioa lortu ditu EuroLeaguean. Ligan aldiz, 10.6 puntu, 3.9 asistentzia eta 12.8ko balorazioa lortu ditu.
Dusko Ivanovicen aginduetara, bere estilo esplosiboak eta defentsa sutsuak taldearen jokoa gidatzen jarraituko dute.