Jokalari italiarrak KIROLBET Baskoniaren koloreak jantziko ditu berriz datorren denboraldian.
Achille Polonara 2019ko abuztuan iritsi zen euskal hiriburura, bi urteko kontratuarekin. 28 urteko jokalari italiarrak kolore gorri-urdinak defendatzen jarraituko du datorren denboraldian.
Endesa Ligako txapeldun berriak 8,2 puntu, 4,7 errebote eta 11,2ko balorazioa lortu ditu bataz beste Valentzian jokatutako azken fasean. Italiarra oso garrantzitsua izan da Dusko Ivanovicentzat, eta datorren denboraldian entrenatzaile montenegroarraren aginduetara jarraituko du.