BESARKA familien premia batengatik sortu zen: harrerak sortzen dituen egoerei erantzuna emateko elkarlanean jardun beharra, elkarrekiko laguntzaren eta autolaguntzaren inguruan antolatzea ezinbestekoa delakoan. Erakunde horrek, besteak beste, honako hauek aldezten ditu: harrerako haurren eskubideen defentsa, gurasoei eta harrera egiten duten familia eta pertsonei laguntzea eta haien eskubideak defendatzea, familia harreraren figura juridikoa sustatzea eta harrera egiten duten familien prestakuntza.
Comparte esta noticia