Gaur, Clara Campoamor elkarteak hartuko du Araba Gunea. 1985an sortu zuten Clara Campoamor elkartea emakume feminista batzuek, “EMAKUMEAREN ESKUBIDEAK” defendatzeko premia ikusirik, urratu egiten baitziren etengabe haien eskubideak lan munduan eta lanbidean, osasunaren arloan, kulturaren eta familiaren arloetan, eta babes gabetasuna jasaten baitzuten delitu sexualen eta agresioen biktima izaten zirenean. Arlo judizial-zibil-penaleko laguntza eta ekintza espezifikoa, elkar eragiteko informazioa alderdi sozial eta instituzionalean, tratu txarren biktimei laguntza psikologikoa ematea, genero indarkeria, agresio sexualak, judizio aurreko eta ondoko prestakuntza psikologikoa, horiek dira Clara Campoamor elkartearen helburuak.
Arabako Foru Aldundiak aitortu egin nahi dio Clara Campoamor elkarteari Araban gauzatzen duen lan eskerga, Araba Gunera gonbidatuz.