Gaur, USOA Tutoretza Fundazioa egon da Araba Gunean.
Erakunde horrek lan egiten du gaitasuna epai baten bidez aldatuta daukaten pertsonek beren legezko ordezkarien laguntzarekin edo laguntza hori osatzen duten beste batzuen laguntzarekin jardun dezaten. Hortaz, haren izateko arrazoia dira desgaitasun intelektuala duten, babesgabetasun egoeran dauden eta eskubideak erabat egikaritzeko tutoretza behar duten Arabako pertsonak. Ez da soilik haiek babestea, ezpada lortzea pertsona gisa erabat gara daitezela, haiek gizartean benetan parte hartu dezatela ahaleginduz.
Gonbidapen honekin, foru aldundiak garrantzia eman nahi dio pertsona horien alde fundazio horrek egindako ekarpenari.