Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, SLOW FOOD ARABAk aukera izan zuen Fernando Buesa Arenan Baskonia eta Tecnyconta Zaragoza taldeen arteko partida ikusteko.
SLOW FOOD ARABA irabazteko asmorik gabeko elkartea da eta kalitatezko tokiko jakiak sustatzea eta bioaniztasuna eta ingurumena babestea ditu helburu. Lan eskerga egiten dute Arabako elikagaien eta haien ekoizleen alde. Oso dira garrantzizkoak Arabako gastronomiaren hedapenean.