Gaur BOILUR Arabako Gastronomi Elkarteen Federazioa egon da Araba Gunean. Federazio horrek Araba guztiko 50 elkarte baino gehiago biltzen ditu, eta oso lan garrantzitsua egin du, besteak beste Arabako produktuak eta elikagaiak sustatzeko, normalean gastronomiako dastatze saioak antolatuz lurraldean egiten diren azoketan.
Arabako Foru Aldundiak eskerrak eman nahi ditu lan horrengatik, Araba Gunera etortzeko gonbidapen honen bidez.