Gaur, Araba Gunean izango da ASPACE, Elbarritasun Zerebralaren eta antzeko Gaitzen Elkartea. ASPACE- ARABA 1989. urtean sortu zuen kolektibo horren eskubideak defendatzearen eta haien beharrak betetzearen aurrean sentsibilizatuta zegoen familia talde batek. Elkartearen helburu nagusia da elbarritasun zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzea eta, horren bidez, pertsona horien gizarteratzea hobetzea eta beren bizi ziklo osoan beren ondoan izatea. Foru Aldundiak elkarte horren lan garrantzitsua goraipatu nahi du Araba Gunera etortzeko gonbidapen honen bidez.
Comparte esta noticia