Gaur Mendi Solidarioak elkartea izango da Araba Gunean. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatua da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako mendi jarduerak sustatu eta antolatzen ditu
Horretarako, prestakuntza berezidun pertsonak ditu elkarteak; hain zuzen, itsuak eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonak mendian gidatzeko zein mugikortasun urria dutenak eskiekin eta eskaladan eramateko prestakuntza dute, bai eta Joelette aulkia erabiltzeko eta gidatzeko ere, zeina aulki berezia baita mugikortasun urria duten haurrak eta helduak mendiko edozein lurzorutan lekualdatzeko.
Araba Gunera gonbit egitearen bidez, foru aldundiak horrelako ekimenak aintzatetsi eta eskertu nahi ditu.