Gaur Manuel Iradier Elkarte Afrikanista izan da Araba Gunean. Erakunde hori Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bat da, irabazteko xederik gabea, oinarrizko baliotzat giza elkartasuna eta inguruarekiko errespetua dituena. XIX. mendearen amaieran sortu zen La Exploradora izeneko zientzia, kultura eta bidaia elkartearen ekimenari berriro ekiten dion pertsona pertsona talde batek osatzen du erakundea. “Ezezaguna ezagutu” lelopean, La Exploradora elkarteari esker hainbat zientzia eta esploratzio lan egin ziren Muni ibaiaren estuario inguruan, Gineako golkoan. Bazkideen parte-hartze aske eta desinteresatua du jokaerako oinarrizko arau. Horretarako, jardunbide demokratikoa, erantzukizun pertsonala, giza harremanak eta adostasuna bilatu nahia dira funtsezko barne oinarriak.
Comparte esta noticia