Vitoria-Gasteizek nazioartean zientzia berrien, kirolaren eta osasunaren erreferente izateko bokazioarekin sortutako unibertsitate berri baten sorrera ikusiko du. Horri esker, formakuntza bultzatu eta talentu berrien biltzea espero da arabako hiriburuan.
EUNEIZ jaio da. European University of Gasteiz, anbizio handiko goi mailako hezkuntza proiektua. Dupla ENTIren (Escola de Noves Tecnologies Interactives) eta EUSESen (Escola Universitària de la Salut i l´Esport) eskutik berme kaudimen eta irakaskuntza arlo arrakastatsu gisa. Baskonia-Alavés Taldeak, Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera, arabako hiriburuan inpaktu sozioekonomiko bikain bat ekarriko duen unibertsitate berritzaile bat sustatu nahi du. Horrek euskadiko urteko BPGari 29 milioi euro suposatuko dizkio sortuko dituen 500 lanpostu baino gehiagoei esker.
Baskonia-Alavés Taldeak apustu handia egiten du EUNEIZ erakunde dinamikoa izan dadin. Era berean, Vitoria-Gasteizek buruzagitza izango du formakuntzarako arlo potentzialetan, nazioartekotze-arloan eta I+G+B esparruan.
EUNEIZek lau urteko iraupena izango duten bost unibertsitate gradu inplementatuko ditu Vitoria-Gasteizen: Eduki Digital Elkarreragileak, Bideojoko eta Aplikatutako Jokoen Sorkuntza Artistikoa, Ekoizpen Musikala, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia eta Fisioterapia.
Halaber, hiru master ofizial eta eskaintza osagarriak emango dira formakuntza eskaintza askoz erakargarriagoa eta osatua izanez. Unibertsitate eskaintza ekonomia digitalaren esparruan, ezarpen berrikoa da arabako lurraldean baina kirolarekin eta osasunarekin lotutako ikasketek, abangoardiazko formakuntza suposatuko dute aurreko teknologiak aplikatuz.
Helburua ikasleei erreminta eta konpetentzia hoberenak ematean datza bikaintasun akademikoko profesionalak bihur daitezen. EUNEIZek jakintza-alor anitzaren alde egiten du gizarteari balioa emango dioten diziplina akademikoekin, lau hizkuntzetako ikaskuntzarekin (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa) eta nazio zein nazioarteko ikasle zein irakasle truke programa batekin.
Talentuaren erakarpena eta sustatzea EUNEIZen lehentasunezko bi helburu dira bai proiektuaren abiaratzean; bai geroko garapenean; Baskonia-Alavés Taldeak duen filosofia eta tradizioarekin bat egiten dutelako. Talentu horren biltzeak inbertsio garrantzitsu bat suposatuko du giza kapitalean, hori baita bermerik hoberena EUNEIZ bere inguruan zein nazioartean puntako unibertsitatea bihur dadin.
2018-19an hasiko da ikasturtea non aurretik aipatutako diziplina bakoitzeko lehenengo graduak eta masterrak irakatsiko diren. Horiek guztiek titulazio ofiziala izango dute. Ikasleen aurreikuspena lehenengo ikastarorako berrehunekoa da, epe ertainera 2000 ikasletara iritsiz formakuntza guztia inplementatuta izatean.