2017ko ekainerarte akordioa sinatu ondoren, ACBn esperientzia duen hegaleko estatubatuarrak Causeur ordezkatuko du Endesa Ligako Play Offean.
Laboral Kutxa Baskoniak 2017ko ekainerarte sinatu du Michael Roll estatubatuarra. Hegalekoak 29 urte ditu eta 1.97 metroko luzera du. Fitxaketa berriak Causeur lesionatua ordezkatuko du, Endesa Ligako Play Offean perimetro baskonista indartuz.
Roll Kalifornian jaio zen 1987an eta bere kirol ibilbidea UCLAko Unibertsitatean hasi zuen. Ondoren, Bornova Belediyesi turkiarrera joan zen eta, CAI Zaragozan bukatu baino lehen, Belgikan aritu zen ere. Guztira, bi denboraldi eta 76 partidu jokatu zituen Endesa Ligan eta azken bi denboraldietan Turkian jokatu du berriz, Buyukcekmecen hain zuzen. 2015-16 denboraldian 16,5 puntu, 4,7 errebote eta 4,7 asistentzia lortu ditu bataz beste.
Jokalariak errekonozimendu medikua pasa du eta Velimir Perasovicen agindupean dago jada.